Sagardo LehiaketaGipuzkoako Foru Aldundiaren Landa Ingurunearen Garapeneko Departamentuak antolatuta, ekainaren 1ean «XII Sagardo Lehiaketa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sariak» ospatuko da Donostiako Euskal Gastronomiaren Anaiartean.

Milaka urteko usadioz Gipuzkoako baserrien nekazaritzaekintzen artean sagarraren laborantza eta sagardogintza aurkitzen ditugu. Denboran zehar Foru Aldundiak pomologiaren sustapenerako eta sagardoaren ikerketarako hainbat ekintza garatu ditu. Landa Ingurunearen Garapeneko Departamentuko funtzioen artean sagardorako sagarrondoaren sustapena, ezagutzen diren barietateen hobekuntza eta elkarte profesionalekin elkarkidetza sagardoaren kalitatearen hobekuntzarako aurkitzen ditugu.

Zentzu honetan, bai alderdi analitikotik baita organoleptikotik ere sagardoaren kalitatea baloratu, sustatu eta saritu helburutzat duen Lehiaketa baten ospakizuna, produktu honen hobekuntza laguntzen duen neurria da.