Astigarragako sagardogile, taberna, herriko talde eta Udalak antolatuta, aurten ere herritarrentzako jarduera soziokulturalak antolatu dira Txotx Berri Herrikoia 2019 ekitaldian.

EGITARAUA:
Murgia Jauregian:
12:00-14:00: XXVI. Sagardo Berriaren Egunaren zuzeneko emanaldia, herritarrentzako pintxo eta sagardo dastaketa eta “Emakume ekintzaileak sagardogintzan” erakusketa (12:30etan bisita gidatua izango da Lourdes Odriozola historialariarekin).
17:00-18:00: Haurrentzako Txan Magoaren emanaldia.
18:00-19:00: Txokolatada eta XXVI. Sagardo Berriaren Eguna 2019-ren bideoaren emanaldia.
18:30: Trikitilarien irteera Astigarragako tabernetara.
Herrian:
18:30-20:30: Pintxotx herrikoia trikitilariekin Astigarragako tabernetan, pintxo bereziak (1€) eta sagardoa txotx-etik eskainiz. Norberto Almandoz Musika Eskolako trikitilariek kaleak alaituko dituzte.
21:00: Afari herrikoia Petritegi sagardotegian (izen-emateak tabernetan, info@sagardoarenlurraldea.eus edo 943550575. Prezioa: 20€).