Santa Ana 2015 sin logoSagardoaren Lurraldeak antolatuta, uztailaren 26an Santa Ana eguna, 40. Sagardo Eguna ospatuko da Astigarragan.

1976. urteaz geroztik ospatzen den Astigarragako Sagardo Egun hau, Euskal Herria osoan zehar ospatzen diren guztien artean zaharrena da eta aurten 40 urte beteko ditu.

Ekintza eta jarduera bereziak izango dira Sagardo Egunaren 40 urteak ospatzeko:
– 12:00etan ekitaldi berezia ospatuko da Udaletxean. Bertan, Astigarragako alkatea den Jesus Maria Santos eta garai batean Sagardo Egunaren antolatzaileak izan ziren Astigar taldeko kideak elkartuko dira.
– Ondoren, Sagardo Egunaren 40. urteurreneko argazkia aterako da sagardogile eta herriko kultur taldeekin batera..

Aurreikusitako egitaraua honakoa da:
09:30 Iturengo Joaldunak eta Astigarragako trikitilari gazteak.
11:30 Burdinaren forja erakustaldia Foru plazan.
11:30 SAGARDO DASTAKETA.
11:30 Idi dema 1.700 kiloko harriarekin: Matxain, Oliden eta Kixkurra.
12:00 Aitor Mendiluze eta Unai Agirre bertsolariak Foru plazan.
14:30 Herri bazkariak.
18:00 Herri kirolak Foru plazan: gazteen arteko probak, sokatira eta Astigarragako emakumeen I. trontza txapelketa.
18:00 Bingoa Galtzaur elkartean.
19:00 Dantza ikuskizuna Joseba Barandiaran plazan.
19:30 Astigarragako trikitilari gazteen erromeria Foru Plazan.
20:00
– Abeslariak txosnako karpan.
– Berbena Joseba Barandiaran plazan.
– Hegaluze pintxoak Joseba Barandiaran plazan.
22:00 Abeslariak txosnako karpan.
22:30
– Berbena Joseba Barandiaran plazan.
– Zezensuzkoa Joseba Barandiaran plazan.