Nazioarteko Sagardo Azoka

Euskadin egindako bigarren Nazioarteko Sagardo Azoka
IV. SAGARDO FORUMak II. Nazioarteko Sagardo Azoka barne hartuko du, 2021eko azaroaren 20-21ean Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian (ikusi kokapena Google Maps-en) egingo dena.
Azokan parte hartuko dute bertako, nazioko eta atzerriko hainbat erakusketarik (sagardogileak eta sagarretik eratorritakoen ekoizleak). Erakusmahai bakoitzean ekoizten dituzten produktuak dastatzeko eskaini, eta erakusketariari nahiz bere ekoizpen bideei buruzko informazioa emango dute.
Azokak sagardozaleen topagunea izan nahi du, eta publiko orokorrari nahiz nahiz publiko profesionalari bideratuta dago. Sarrerak 10€ balio du eta Sagardo Forumen webgunean eskuratu daitezke.
Zuen zain izango gara!
Talde teknikoa
