Angarila: Ohatilaren moduko garraio-tresna. Iristeko zail den tokietara, gurdia eraman beharrean, angarila eramaten zen.
Galera: Lau gurpileko garraio-tresna handi eta pertikaduna. Abereen laguntzaz sagarra, artoa eta beste gai batzuk garraiatzeko erabiltzen zen.
Garrazta: Zuhaitzera igotzeko eskailera berezia.
Gurdi: Bi gurpileko garraio-tresna handi eta pertikaduna. Abereen laguntzaz sagarra, sagardoa eta beste zenbait gai garraiatzeko balio zuen.
Gurtesi: Sagarra garraiatzeko gurdiari lau aldeetan jartzen zaizkion zurezko oholez osatutako egitura. Oholak gaztainazkoak izan ohi dira, eta
bata bestearekin gurutzatuaz eratzen da hesia.
Karga: Sagardogintzan erabilitako neurria. Bi neurri zehazteko erabili izan da: a) Pisua: 6 zaku sagarrek (50 – 60 kg zaku bakoitzak) osatutako
pisua, hau da, 300 – 360 kg. b) Edukiera: 150 litro sagardo.
Kizki: Sin. makota. 60 zentimetro inguruko makila, muturrean iltze oker bat duena. Sagastian sagarrak bananbanan lurretik zare edo otarrera biltzeko erabiltzen da.
Kopa: Otarre txikia.
Makota. Ik. kizki.
Otarre: Baserrietan hainbat gauza (sagarrak, artoa, belarra, baratzeko gauzak, egurra, etab…) biltzeko zumezko ontzia, kirtenik gabea.
Sagar-biltze: Sagarra sagastietatik jaso eta biltzea.
Sagarbiltzen: Urri hasieran hasten dira, sagarra heldua dagoenean. Herri-kirol baten izen ere bada.
Sagarketa: Sagarra garraiatzea.
Zaku: Arpillerazko zorro handia, sagastian bildutako sagarra ganbarara garraiatzeko.
Zare: Sagastian lurreko sagarra kizkiaz biltzeko saskia. Gainean heldulekua du, eta, kizkia bertan joaz, sagarra saskiratu egiten da.
____________________
Iturria: Boletín Sagardoaren Lurraldea 34
Egileak: Miel Joxe Astarbe eta Urkiri Salaberria (Sagardoaren Hiztegia)