Dena sagardoari lotua dagoen eta bere zelaiak sagarrondoz betetzen diren leku magikoa da Sagardoaren Lurraldea. Urtaro bakoitzak bere ekarpena egiten dio paisaiari, sagarrondoen loralditik hasi eta sagarrondoak heldu eta biltzen diren arte. Asko dira ingurune hau gozatzeko aukera eskaintzen duten turismo aktiboko planak, batik bat aurrez sagardotegian otordua egiteko aurrez egindako erreserba irabazi nahi bada.

Santiagomendiko ermita, Sagartekking ibilbideko geldialdi garrantzitsua.. Argazkia: Haritz Rodriguez

Santiagomendiko ermita, Sagartrekking ibilbideko geldialdi garrantzitsua. | Argazkia: Haritz Rodriguez

Jakin badakigu Euskal Herrian modu oparoan jaten dela eta Sagardoaren Lurraldeko sagardotegiak ez dira atzean geratzen beren sagardotegiko ohiko menuarekin: bakailao tortila, bakailao frijitua, txuleta, gazta intxaur eta sagar dultzearekin eta txotx-etik dastatzen dugun sagardoa. Hala ere, Euskal Herrian oso errotua dagoen kirola egiteko usadioa ere badugu, herri kiroletatik hasi eta mendi edo pelota bezalako zaletasun nahiz txirrindularitzaraino, beste zaletasun batzuen artean.

Elikadura geroz eta gehiago zaintzen den eta bizitza ohitura osasungarriak geroz eta gehiago zaintzen diren testuinguruan, Sagardoaren Lurraldeak sagardoarekin erlazionaturiko jarduera turistikoez (besteak beste bisita gidatuak, dastaketak edota elaborazio tailerrak) nahiz bisitari bakoitzaren araberako esfortzu fisikoa eskatzen duten aire libreko jarduerez gozatzeko aukera eskaintzen du.

Adarrako paisaiak ilunabarrean

Adarrako mendi-magala ilunabarrean. | Argazkia: Haritz Rodriguez

Zer hoberik sagardotegiko otorduaz gozatu aurretik kirola egin eta ondoren jango dugun txuletaren kaloriak arrazoitzeko baino? Honekin ez dugu esan nahi kirolik egiten ez duenak sagardotegirik merezi ez duenik, baina ez dugu ukatuko aire librean egindako jardueraren ostean iristen den ordainsariak asebetze handiagoa eragiten duenik.

Txantxak alde batera utzita, sagardotegiko otordua beste gauza batzuekin osatu daiteke sagardoaren lurraldean, bai Sagardoetxea Museoak eskaintzen dituen bisita gidatu nahiz jarduerez gozatuz edo kirol jarduera bat eginaz. Hauek dira oinez, korrika edo bizikletan egin daitezkeen plan batzuk sagardoaren lurraldeak eskaintzen digun landa ingurune naturala gozatzeko.

Mendizale bat muniskueko megalitoetatik pasatzen.

Mendizale bat muniskueko megalitoetatik pasatzen.

MENDI-IBILIAK:

Sagardoaren Lurraldetik bi mendi-ibili proposatzen dira prestaketa fisiko berezirik behar ez duten familientzat. Biak interes etnografiko zein kulturaleko puntuak dituzten ibilbideak dira eta oso egokiak sagardotegiko otordua baino lehen ibilaldi bat egin nahi dutenentzat.

SANTIAGOMENDIKO SAGARDO BIDEA:
Lehendabizikoa Santiagomendiko landa ingurunean kokatzen den ibilbide tematikoa da, bertan kokatua dagoen ermitaren izenak antzematen duen moduan Santiago Bidearearen igarobidea eta bisitaria sagardoaren munduan barneratzeko Sagardoetxeak sortutako informazio puntu eta interesgune ezbedinak dituena. Oinez egiteko ibilbide erreza da, norbere erritmoaren arabera 2-3 ordutan egin daitekeena eta barnekaldeko nahiz kostalderako paisaia zoragarriez gozatzeko aukera ematen duena. Hasiera puntua Sagardoetxean dauka, Astigarragan.

Ikusi ibilbidea: GPS Track-a 

IGORINGO TRIKUHARRIAK:
Hernaniko Epele auzotik abiatu eta inolako zailtasunik ez duen ibilbide zirkularra da. Bere tarte bat, Hernani, Astigarraga eta Donostiako lurretatik zabaltzen den Igorin-Arkola gune megalitikotik pasatzen da. Bertako trikuharri ugarien artean, monumentu-multzo gisa izendatutako eta interes kulturaleko bat aurkitzen da, Sagastietako lepoa izeneko trikuharria, sagardoaren kultura eta sagastiei erreferentzia egiten diena, hain zuzen. Mantentze egoera onena duena da. Zalantzarik gabe, antzinako garaietara eramaten gaituen sagardotegien inguruneko ibilbide zoragarria da.

Ikusi ibilbidea: GPS Track-a

MENDIKO BIZIKLETA:

Badira mountain bike-ean egiteko aukera ezberdinak sagardoaren lurraldean. Kasu honetan, apur bat zorrotzagoa den ibilbide bat eta ondo egokitutako natur bidea izateagatik moldaerrazagoa den beste bat aipatuko ditugu.

PLAZAOLAKO NATUR BIDEA
Bada 40 kilometrotako bidean Andoain eta Lekunberri batzen dituen Plazaolako gari bateko trenaren ibilbidearen gainean egokitutako natur bide bat Sagardoaren Lurraldean. Ibilbide erraza da, garaiera handirik ez duena. Lurra hartxintxarreko mendi-bidea denez, mendiko bizikleta baten erabilera eskatzen du. Joan-etorriak 80 kilometrotako distantzia dauka, baina ibilbide moldaerraza da, nahi denean laburtzeko aukera ematen baitu distantzia norbere beharren arabera neurtuz. Leitzarainoko ibilbidea (25+25 Km. joan-etorria) oso ezaguna da.

Ikusi ibilbidea: GPS Track-a 

USURBIL-ANDATZA

Aurreko ibilbidea baino apur bat zorrotzagoa da garaiera nahikoa duelako distantzia laburrean eta lur motagatik. Usurbildik Andatza mendirako igoera eskualdeko ibilbide klasikoa da, mendiko bizikletarekin ere egin daitekeena. Ibilbide motza da, baina nahi adina luza daiteke Orio tarteko helmuga bezala jarriz edo ibilbidea Igeldo eta Mendizorrotz arteko mendi-magaleraino luzatuz.

Ikusi ibilbidea: GPS Track-a

TRAIL RUNNING:

Sagardoaren Lurraldean trail running-a praktikatzeko ingurune egokiena Adarra-Onddi-Mandoegi-ko mendigunea da. Bertan aurkituko dugu ez oso garaia baina oso ezaguna den Adarrako gailurra nahiz beste gailur batzuk. Sagardoaren Lurraldetik 2015eko Urnietako Mendi Lasterketan oinarritutako bi erdiko distantziako aukera proposatzen dira, bata ibilbide luzearekin (20 Km) eta bestea ibilbide motzarekin (10 Km). Halere, ingurune honetan korrikalari bakoitzaren gustura metatutako garaiera apur bateko trail running-eko ibilbideak egin daitezke. Baita Besabitik Adarrarako ibilbide ezaguna ere Onddi edo Onddo-rekin lotuz.

LASTERKETA LABURRA ADARRAN
2015eko Urnietako Mendi Lasterketaren aukera motza da. 2016an ibilbidea aldatu egin da. 1.000 metrotako metatutako garaiera duen ia 12 kilometrotako ibilbidea da, lehendabizi Onddiko gailurretik pasatzen dena eta Adarrakoa zapaltzen ez duen arren, Abailarriko ingurunera gerturatzen dena gero Montefrio eta Besabitik jaitsi eta hasiera puntua den Adarra jatetxean amaitzeko.

Ikusi ibilbidea: GPS Track-a 

LASTERKETA LUZEA ADARRAN
Bien artean aukerarik politena da, ibilbide motzaren toki berean hasi eta amaitzen baita, baina inguruneko ikuspegi zabalago bat eskaintzen baitu. Kasu honetan Adarrako tontorrera igotzen da Ondditik igaro ostean. Gero lasterketako unerik dibertigarriena dator tontor nagusia Onddo eta Zaburuko mendien gailurrarekin bat egiten duten zubiaren zelaietan trosta erosoan lasterka eginaz. Lasterketa gainera, Elurzulo harrespila eta Eteneta, Muniskue edo Sansonarri trikuharria bezalako multzo megalitikoetatik igarotzen da. Ia 22 kilometro eta 1.400 metrotako garaiera.

Ikusi ibilbidea: GPS Track-a 

ERREPIDEKO BIZIKLETA:

IBILBIDE ZIRKULARRA SAGARDOAREN LURRALDEAN BARRENA
Mendiko nahiz errepideko bizikletan egin daitekeen eta pasatzen den edozein herritatik egiten hasteko aukera ematen duen ibilbide polita da. Ibilbide zirkular honek Usurbil, Hernani eta Astigarraga igarotzen ditu, baita historikoki sagardoaren ekoizpenarekin lotutako beste gune batzuk ere, besteak beste Aiete Donostiako auzoa (Katxola dolare baserriarekin) eta Igeldo, gaur egunean ere sagardotegiak dituena. Landa eremuetatik hiriko guneetara eramaten duen eta sagardoaren lurraldeako eremu handi batetik igarotzen den ibilbide honek 40 kilometro eta 800 metrotako garaiera dauka. Astigarragan, Hernanin, Usurbilen edo Donostian hasi daiteke, norbere planaren arabera, ibilbide zirkularra baita.

Ikusi ibilbidea: GPS Track-a

HERNANI-(ARANO)-GOIZUETA
Mountain bike-eko txirrindulariek ere sarritan egiten duten errepideko txirrindularientzako ibilbide klasikoa da. 50 kilometroko (joan-etorria) luzera dauka Hernanitik Goizuetara bitartean eta distantzia gehitzeko aukera ematen du itsasoa ikusteko aukera ematen duen Nafarroako herri bakarra den Aranoko igoera zorrotza gehituz. Ibilbide erraza da eta egiten duenari asebetetze handia ematen dio.

Ikusi ibilbidea: GPS Track-a