“Sagardofest” ospatuko da Tolosan ekainaren 9tik 11ra bitartean, sagardoa ezagutu, dastatu eta gozatzeko ekitaldia.

Sagardoaren topagune bilakatuko da Tolosa datorren ekainaren 9tik 11era. Sagardoak gure historian izan duen garrantzia erakutsiko da bisita gidatu baten bitartez, Tolosak izan zituen 38 sagardotegietako batzuk identifikatuz.

Egitarauan sagardo azokak, enologoak lagundutako katak, cocktailak, bertsoak, historia eta Batasuna elkarteak ere 46. aldiz antolatuko duen txapelketak ere tokia izango dute.

Tolosaldeko eta Gipuzkoako sagardoak, euskal sagardo bereziak, Euskal Sagardoa jatorri Deitura berriaren lehen botilak, Iparralde, Bretainia eta Normandiako sagardoa dastatzeko aukera emango da Basatxerri pintxoez lagunduta Trianguloa Plazan jarriko den karpan. Sagardo katak enologarekin eta ekoizleen aurkezpenak, sagardo cocktailak prestatzen ikasi eta dastatzeko aukera Alberto Benedicto-ren (Espainiako barman onenen artean dagoena) eskutik eta baita Bertsolaritza, dastatze musikatua.

Bisita gidatuak ere izango dira Tolosako sagardotegien historia eta istorioak ezagutzeko. Bisita gidatu honetan, garai bateko sagardotegien historia azalduko da eta Txaparro sagardotegian sartzeko aukera izango da, oraindik Tolarea mantentzen duen garai bateko sagardotegia. Bukatzeko, Begiriztain sagardotegian, egungo Orbela tabernan, Begiriztainen sagardo tragoa eta pintxo bat jateko aukera izango dute bisitariek.

Larunbatean, urtero legez, 19:00etan 46. Sagardo txapelketa ospatuko da Batasuna elkarteak antolatuta Berdura Plazan.

Egitaraua PDF formatruan eskuratu