Sagardoaren kulturaren inguruko ondarea estimatzen duten eta horretaz gozatzen duten pertsonez osatutako taldea osatuko da eta taldeko kideek abantaila bereziez gozatzeko aukera izango dute Sagardoetxean.
2015ean “Museoaren Lagunak” izeneko zerbitzu berria martxan jarriko du Sagardoetxea Museoak eta zerbitzu berri honekin, sagardoaren kultura sustatzen, zabaltzen eta mantentzen laguntzen duten pertsonez eta/edo entitateez osaturiko lagun taldea osatuko da.
Talde honetako kideek Sagardoetxeako Dokumentazio Zentroan katalogatuta dauden dokumentu, argazki eta piezen ezagutzan sakontzeko aukera izango dute eta Dokumentazio Zentroa eta museoaren garapenean laguntzeko aukera izango dute.
Bestalde, abantaila bereziez gozatzeko aukera ere izango dute, besteak beste: museorako dohako sarrera, %10eko deskontua museoko dendan, museoak antolatzen dituen jarduera eta ekitaldietarako gonbidapena, etab.