Uda bat gehiagoz, Sagardoetxea Museoa udako oporrak herrian igarotzen dituzten haurrentzako proposamen dibertigarri eta hezigarrian bilakatu da. Sagardoetxeatik “sagarrak biltzen” eta “sagardoa eta itsasoa” jarduera bereziak antolatu dituzte aisialdi taldeentzako jarduera aberasgarri gisa.

Sagardoetxeatik azaltzen duten moduan, proposamenaren helburuak txikienen artean sagardoaren kultura sustatzea eta landa inguruko euskara praktikatzea dira. Horretarako, museoa bi jarduera eginaz bisitatzea proposatzen da.

Lehendabizikoa, “sagarrak biltzen” jarduera da eta bertan, haurrak museoa bisitatu ostean, oka jokuan ibiltzen dira Dastiren galdera eta probak eginaz. Bigarren aukera “sagardoa eta itsasoa” da eta bertan, haurrek itsasontzia montatu eta garai batean marinelek balea harrapatzeko egiten zuten moduan, sagardoa, janaria, etb…ekin prestatzen dute.

Iturria: El Diario Vasco

Ikusi albiste osoa “Sagardoetxea ofrece diversas alternativas para los grupos de tiempo libre