Sagardoaren kulturan barneratzen gaituen museo gastronomikoetako bat Astigarragan dago: Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoa. Museo-gune itxian eta kanpoaldeko sagastian, sagarraren eta sagardoaren historia, iragana, oraina zein etorkizunaren berri izateaz gain, Euskadin bi elementu horiek duten garrantzia kulturala ezagutu ahal izango dute bisitariek. Sagardoa dastatu eta produktuak erosteko dendari eskainitako txokoa ere badu museoak.

Informazio gehiagorako: www.sagardoetxea.com

Bestalde, Gipuzkoan badira beste museo gastronomiko batzuk ere: http://www.gipuzkoa.net/turismodocs/muse10/index-eu.html