Pandemiaren egoera dela eta, 2021eko sagardotegi denboraldiaren hasiera atzeratu eta sagardotegi batzuek beranduago irekitzeko erabakia hartu dute. Halere Sagardoetxeak bere ateak irekita dauzka sagardoaren kulturan barneratu nahi duen ororentzako. Hala, Sagardoetxea Museoa bera eta bere jarduera herritarren artean ezagutzara emateko, otsaileko igandetan doako bisita gidatuak eskainiko dizkie herritarrei Sagardoetxea barru-barrutik eta osotasunean ezagutzeko.

Urte sasoi honetan herriko sagardotegi ezberdinak bisitatu eta sagardotegiko esperientziaz gozatzen egon behar genuen, baina osasun egoerak momentuz ez du horretarako aukerarik uzten. Halere, Sagardoetxeak irekita jarraitzen du sagardoaren kultura bisitarien artean sustatzeko, eta helburu horrekin, doako bisita gidatuak eskainiko ditu herritarrentzat otsaileko igande hauetan:
Egunak: otsailak 7, 14, 21 eta 28
Ordutegiak: 11:00, 12:00 eta 13:00
Pertsona kopurua talde bakoitzeko: 4 pax + gida

Doako bisita hauetan parte hartu nahi duten herritarrek, aurrez erreserba bat egin beharko dute bisita eguna, ordua eta pertsona kopurua zehaztuz 943 550 575 telefonora deituta edo info@sagardoetxea.eus helbidera idatzita