Sagardoaren Lurraldeak 2018ko urtekaria argitaratu du.

Bertan, 2018ko urte osoan zehar sagarra, sagardoa nahiz sagardoaren kulturan izan diren gertakari garrantzitsuenen inguruko informazio anitza aurki daiteke, besteak beste: “Ciderlands, Makers&Lovers” nazioareko sarearen sorrera, sagardotegietako bisitarien ikerketaren emaitzak, sagardoaren munduko emakumeak ezagutzeko “Emakume ekintzaileak sagardogintzan” erakusketa, 2018an ospatutako sagardo lehiaketetako irabazleak, Euskal Sagardoa sustatzeko kanpainak, txotx-eko errituaren aitzindariak biltzen dituen “Sagardogile” liburua, Udaberri Giroan eta Sagar Uzta ekitaldiak, sagardoa protagonista duen “Dantza” filma, etab.

Espero dugu haien irakurketa urre koloreko sagardo basokada bat bezain atsegina izatea

Ikusi urtekaria PDF formatuan