Sagardoetxea Museoa eta Sagardoaren Lurraldeako sagardotegiak Eusko Jaurlaritzak martxan jarri duen Euskadi Gastronomika Produktu Klubean sartu berri dira.
Euskadi Gastronomika turismo enogastronomikoa bultzatzeko planaren barruan sortu zuen Eusko Jaurlaritzak eta Euskadi mundu mailako erreferente enogastronomiko bilakatzea du xede. Produktu Klub honetan jateko tokiak (sagardotegiak, jatetxeak, erretegiak eta upeltegiak), erosteko tokiak (azokak, merkatuak, gourmet dendak, enotekak eta gozotegiak) eta bisitatzeko tokiak (sagardotegiak, museoak, gaztandegiak, ekoizleak, etab.) biltzen dira eta gaur egun 16 eskualde enogastronomikoko ia 800 enpresek osatzen dute Euskadi Gastronomika Produktu Kluba.
Gure gastronomiaren kultur ondarea ezagutzeko leku aproposak izanik, museo gastronomikoek leku berezia dute Euskadi Gastronomika Produktu Klubean eta Sagardoetxea, Igartubeiti, D’Elikatuz, Idiazabal gaztaren Interpretazio Zentroa, Centro Temático del Vino Villa Lucia, Gorrotxategi eta Txakolingunea museoek osatutako museo enogastronomikoen sarea osatu da.