Sagardoa-eta-Itsasoa_1Sagardoaren eta itsasoaren kultura ezagutzeko eta gozatzeko plan perfektua da, museoak eta kultur guneak bisitatuaz (Sagardoetxea, Donostiako Aquarium-a eta Mater), itsasontzian ibilaldi gidatu atsegina eginaz eta bazkari alai batekin sagardotegiko gastronomiaz gozatuaz.

Astigarragako Sagardoetxea Museoa  Euskal Herriko sagardoaren kultura ezagutzeko gune egokia da. Gisa honetako esperientziak ezin lezake sagardotegiko ohiko menua alde batera utzi: bakailaoa, bakailao tortilla, txuleta eta gazta intxaurrekin, eta nola ez, sagardoa.  Gida baten laguntzaz, txotx-aren errituaren bitxikeriak ezagutuko dituzue modu dibertigarrian.

Itsasoa ere zain izango duzue. Bi proposamen dituzue, gida bat lagun, sagardoa eta euskal kostaren arteko lotura historikoa ezagutzeko: Donostia eta Pasaia.

Donostian Kontxako Badia zoragarrian zehar nabigatuko duzue eta Aquarium-go bisita gidatuaz gozatzeko eta akuarioko tuneleko emozioak bizitzeko aukera izango duzue.

Pasaia aukeratzen baduzue, Gipuzkoako porturik garrantzitsuena eta aurreratuena dena, badian zehar ontzi tradizional batean nabigatuko duzue eta eta Mater Itsasontzi Museoa bisitatuko duzue, euskal itsas kultura eta tradizioaren lekukoa dena.

1. aukera: Astigarraga – Donostia
– Sagardoetxeako bisita gidatua.
– Sagardotegiko bazkaria.
– Donostiako badian zeharko ibilaldia.
– Aquarium-go bisita gidatua.

2. aukera: Astigarraga – Pasaia
– Sagardoetxeako bisita gidatua.
– Sagardotegiko bazkaria.
– Pasaiako badian zeharko ibilaldia.
– Ondartxo-ko bisita gidatua.

Ordutegiak:
– Goizeko ordutegia: 10.00.
– Eguerdiko ordutegia: 12:00.
– Arratsaldeko ordutegia: 16:00.

Erreserbak:

Sagardoaren Lurraldea: 943 550 575 / info@sagardoarenlurraldea.com

Central de Reservas de Donostia-San Sebastian: 902 443 442 / reservas@sansebastianreservas.com

“Sagardoa eta itsasoa” esperientzia turistikoari buruzko informazio gehigo ikusi.

“Sagardoa eta itsasoa” esperientziaren bideoa ikusi.