Esperientzia honek balearen arrantzaren abenturak gogora ekartzeko, itsasoak sagardoarekin duen lotura ezagutzeko eta honekin lotutako gastronomiaz gozatzeko aukera eskaintzen du museoak bisitatuaz, itsasoan ibiliaz eta sagardotegian bazkalduaz.
Duela mende asko, gure arbasoek itsasora jo behar izan zuten lurrak eman ezin zizkien elikagaien bila. Zalantzarik gabe, itsasoarekin erlazionaturiko jarduera guztien artean mitikoena eta harrigarriena balearen arrantza izan da, eta hala izaten jarraitzen du. Helburu honekin, XVI. mendean Ternuako ur izoztuetara bidaiak antolatu zituzten arrantzaleek. Bidaia luzea eta gogorra izan ohi zen, eta itsasontziaren horniduran honako bi produktu hauek izatea ezinbestekoa zen: sagardoa eta “bizkotxoa”.
Sagardoa eta Itsasoa esperientzia honekin, sagardoaren kulturan eta euskal tradizio eta gastronomian barneratzeko aukera izango duzu lehenengo pertsonan abentura hau gogora ekarriaz.
Astigarragako Sagardoetxea Museoa Euskal Herriko sagardoaren kultura ezagutzeko gune egokia da. Gisa honetako esperientziak ezin lezake sagardotegiko ohiko menua alde batera utzi: bakailaoa, bakailao tortilla, txuleta eta gazta intxaurrekin, eta nola ez, sagardoa. Gida baten laguntzaz, txotx-aren errituaren bitxikeriak ezagutuko dituzue modu dibertigarrian.
Itsasoa ere zain izango duzue. Bi proposamen dituzue, gida bat lagun, sagardoa eta euskal kostaren arteko lotura historikoa ezagutzeko: Donostia eta Pasaia.
Donostian Kontxako Badia zoragarrian zehar nabigatuko duzue eta Aquarium-go bisita gidatuaz gozatzeko eta akuarioko tuneleko emozioak bizitzeko aukera izango duzue.
Pasaia aukeratzen baduzue, Gipuzkoako porturik garrantzitsuena eta aurreratuena dena, badian zehar ontzi tradizional batean nabigatuko duzue eta Albaola Itsas Kultur Faktoria bisitatuko dituzue, euskal itsas kultura eta tradizioaren lekukoa dena.
Ibilbidea: Bi aukera ezberdin daude:
1. aukera: Donostia – Astigarraga (ekainetik irailera)
– Aquarium-go bisita gidatua.
– Donostiako badian zeharko ibilaldi gidatua.
– Sagardoetxeako bisita gidatua.
– Sagardotegian bazkaria/afaria.
Ordutegiak:
– 10:00: Aquarium> Itsasontzian ibilaldia> Sagardoetxea> Sagardotegian bazkaria.
– 16:00: Aquarium> Itsasontzian ibilaldia> Sagardoetxea> Sagardotegian afaria.
Tarifak:
– Helduak: 57€.
– Haurrak: 0-3 urte: doan; 4-17 urte: 26€.
Oharrak:
– Itsasontziko garraioa barne.
– Gainerako garraioa ez dago barne.
– Aurrez erreserba egitea derrigorrezkoa da.
Erreserba egin
2. aukera: Pasaia – Astigarraga (urte osoan zehar)
– Itsasontzia Trintxerpetik (Hospitalillo kaia) Albaolara.
– Albaola Itsas Kultur Faktoriako bisita.
– Itsasontzia Albaolatik Trintxerpera (Hospitalillo kaia).
– Sagardoetxeako bisita gidatua.
– Sagardotegian bazkaria/afaria.
Ordutegiak:
– 10:45: Albaola> Itsasontzian ibilaldia> Sagardoetxea> Sagardotegian bazkaria.
– 16:45: Albaola> Itsasontzian ibilaldia> Sagardoetxea> Sagardotegian afaria.
Tarifak:
– Helduak: 44€.
– Taldeak (10 lagunetik aurrera): 39,50€.
– Haurrak: 0-5 urte: 18,50€; 6-17 urte: 25,50€ (haurrentzako menua) y 42,50€ (helduentzako menua).
Oharrak:
– Itsasontziko garraioa barne.
– Gainerako garraioa ez dago barne.
– Aurrez erreserba egitea derrigorrezkoa da.
Erreserba egin