Irailaren 27-29-30an XVIII. Sagar Uzta 2018 ospatuko da Astigarragan. Sagar Uzta sagarraren jaia da eta dolaretako lanen hasiera ospatzen du sagarra eta sagardoaren inguruko jarduera ugarirekin.

Aurreikusitako egitaraua honakoa da:

Osteguna, Irailak 27
17:00-19:00 Familientzako APAINKETA TAILERRA SAGARREKIN* Barandiaran enparantzan. Izena-eman.
19:00-21:00 PINTXO-POTEA Astigarragako tabernetan.

Larunbata, Irailak 29
09:30 “SAGAR MOTAK EZAGUTUZ”*, Santiagomendiko Sagardo Bidean zeharko mendi-buelta familian. Izena-eman.
10:00 SAGAR UZTA ERRONKA INDOOR Foru enparantzan.

Igandea, Irailak 30
SAGARRAREN JAIA Foru enparantzan.
09:30 Txirriskla Txistulari Taldearen diana.
10:30-12:00 Sagar postre lehiaketa. Postreak frontoian entregatu behar dira.
10:30-12:00 XI. Sagar Uzta Argazki Rally Digitalean* izen-emateak plazan. Lehiaketaren oinarriak ikusi. Izena-eman.
11:00-14:00 Sagarraren azoka:
– Sagar marmelada tailerra*. Izena-eman.
– Sagarren erakusketa, dastaketa eta salmenta.
– Sagardo eta muztio dastaketa.
– Saski, txertaketa, etab.-en erakustaldiak.
– Herriko baserritarren produktuen salmenta.
– Trikitilariak herrian zehar.
11:00 Muztioaren elaborazioa: sagar biltzea, jotzea eta zanpatzea bertaratutako familien laguntzarekin. Izena-eman.
12:30 Sagar dantza eta kirikoketa.
13:00 Txalaparta eta 2018 uztako lehen muztioaren topa herrikoia.
14:30 Herri bazkaria.
17:00 Afizionatuen pilota partida.

* Izen-emateak: 943 550 575 · info@sagardoarenlurraldea.eus