XVI. Sagar Uzta 2016 opatzeko antolaturiko jardueren barruan, Santiagomendiko Sagardo Bidean zeharko mendi-buelta egingo da familian Josu Osarekin batera, eta haur nahiz helduek, Santiagomendiko sagastietan dauden sagar barietate ezberdinak ezagutu eta dastatzeko aukera izango dute.
Sagar mota ezberdinak ezagutuaz eta naturaz gozatuaz familiartean gozatzeko jarduera dibertigarria.
Data: irailak 24.
Ordua: 09:30etan.
Tokia: Foru Plaza (Astigarraga)
Iritsiera ordua: 13:00.
Izen-emateak: 943550575 / info@sagardoarenlurraldea.com