80 jankide eta lehiaketan parte hartu zuten sagardogileak Elur Txori elkartean ospaturiko XXIX. Sagardo Lehiaketan izan ziren.
Lehiaketan parte hartu zuten 10 sagardotegien puntuen zenbaketa apur bat luzatu ostean, Rufino sagardotegia lehiaketako irabazle izan zen 1.166 punturekin eta bigarren sailkatua Elorrabi sagardotegia izan zen puntu bateko diferentziarekin. Hirugarren postua Zelaia sagardotegiarentzako izan zen, 1.156 punturekin eta laugarren postua Oiarbide sagardotegiarentzako 1.145 punturekin.