Euriagatik apirilaren 28ko ospakizuna bertan behera geratu zen arren, larunbatean Errenteriako XXIV. Sagardo Eguna ospatu zen.

Goiz eguzkitsuak eman zien harrera Foruen Plazan lehendabiziko parte-hartzaileei, bertan zapia, edalontzia, pintxoa eta rifa eskuratzeko aukera izan zutelarik.
Goizean Gorenak markako sagardoak dastatzeko aukera izan zen ospakizunak iraun zuen bi ordutan.
 
Astoak bultzatako ohiko gurdiak, bertaraturikoei sagardoa banatu zuen aurreko urteetan bezala, jaiaren elementu sinbolikoa izanik.
  
Iturria: El Diario Vasco.