Larunbat honetan, maiatzak 25, XXIV. Sagardo Eguna ospatuko da Oiartzunen “Udaberri Jaia” ospatzeko antolaturiko ekintzen barruan.
Sagardo dastaketa honetan parte hartuko duten sagardotegiak honakoak izango dira: Baleio, Aristizabal, Larre-gain, Ordozelai, Petritegi, Lizeaga, Elutxeta, Otsua-enea, Otegi, Aginaga, Oiarbide, Mendizabal, Larrarte, Lasa (Iparraldea), Ekain, Goikolastola eta Lindurrenborda.
Aurreikusitako egitraua honakoa da:
– 10:00-13:00: Azoka.
– 10:00-12:00: Sagar tarta lehiaketa.
– 12:30-13:00: sagardo kata profesionala.
– 17:30: Haurrentzako puzgarriak, tailerrak eta txokolatada Euskal Herria plazan.
– 18:00: Txalapartarekin XXIV. sagardo dastaketaren hasiera.
21:00: Afaria Girizian.
23:00: Kontzertuak eta berbena Gaztetxian.
Iturria: Oarsoaldea Turismoa.