Pasa den larunbatean, maiatzak 26, Oiartzungo XXIII. Sagardo Eguna (Udaberri Jaia) ospatu zen Intxixu AEK euskaltegiak eta herriko elkarteetako zenbait lagunek antolatuta.
Doneztebe plazan eta San Juan kalean jarritako postuetan inguruko sagardotegietako sagardoa dastatzeko aukera izan zen, besteak beste: Aristizabal, Baleio, Ordoxelai, Linddurren borda, Altzueta, Larregain eta Goiko Lastola sagardotegietako sagardoak.
17:55ean txalapartariekin batera txotx egin eta jaiari hasiera eman zitzaion. Aurtengoan txotxa Oiartzungo TTur-TTur euskaltzaleon bilguneak egin zuen, aurten bere 10. urteurrena bete baitu.
Iturria: El Diario Vasco.