20133021Astigarragako Musika Eskolako ikasleek musika emanaldia eskaini zuten Sagardoetxeako sagastian pasa den apirilaren 13an. Eguraldi bikainak lagunduta, bizilagunek eta Astigarragara bertaraturiko bisitariek musika emanaldiaz gozatzeko aukera izan zuten.

Musika Eskolako ikasleek beren ohiko eszenatokia Sagardoetxeako sagastiagatik aldatu zuten. Beraien atrilak, partiturak eta instrumentuak hartuta, zenbait abesti jo eta abestu zituzten ikasleek, esaterako: ‘Kirikoketa’, ‘Axuri beltza’, ‘Andre Madalen’, ‘ Ama begira zazu’, ‘Jeronimo’ eta ‘Gora ta gora beti’, beste batzuen artean.

IturriaEl Diario Vasco.