Maiatzeko zubi honetan Sagardoetxeak egunero zabalduko ditu ateak eta bisitariek, zentzumen guztiekin gozatzeko aukera eskaniko dieten bisita gidatuak egiteko aukera izango dute: ikusmena, ukimena, entzumena, usaimena eta dastamena.
Sagardoetxeako ordutegia:
Apirilak 28 (larunbata): 11:00-13:30 eta 16:00-19:30.
Apirilak 29 (igandea): 11:00-13:30.
Apirilak 30 (astelehena): 11:00-13:30.
Maiatzak 1 (asteartea): 11:00-13:30.
Informazio gehiagorako: www.sagardoetxea.com