Asteburu honetan, Madonna Poparen erregina Kalakan Iparraldeko taldearekin “Sagarra jo” kantu klasikoaren bertsioa egiten ikusteko aukera eman diguten irudiak iritsi zaizkigu.

Kalakan talde euskaldunak Madonna abeslariarekin kolaboratuko du Madonnaren bira berri honetan. Ipar Euskal Herriko hirukoteak “Open Your Heart” kantuaren bertsio batean parte hartuko du eta kantu horrek “Sagarra Jo” abestiaren zatiak jasoko ditu, sagardoaren kultura kantuz zabalduaz, irudi hauetan ikusi daitekeen bezala: http://www.eitb.com/eu/gaztea/musika/osoa/895994/madonna-eta-kalakan-elkarrekin-sagarra-jo-kantuan/

Iturria: Eitb.com