Argazki Rallya 2016Sagarrari eskaintzen zaion XVI. Sagar Uzta jaiaren barruan, IX. Argazki Rally Digitala ospatuko da Astigarragan. XVI. Sagar Uzta jaiaren hiru egunetan zehar antolaturiko ekintza guztietako argazkiak aurkeztu ahal izango dira lehiaketara eta aurten, berrikuntza bezala, Instagramen atsegite gehien jasotzen dituen argazkiak saria izango du.

Oinarriak:
1. Argazkizale guztiek parte hartu ahal izango dute.
2. Izen-emateak: 943 550 575 / info@sagardoarenlurraldea.com / Irailaren 25an 10:30etatik- 12:00etara plazan.
3. Izen ematea 5€-koa izango da. Ordaintzeko moduak: metalikoan Irailaren 25ean 10:30etatik-12:00etara plazan.
4. Gaiak:
Sagar Uzta jaiaren barruan antolaturiko ekintza guztietako argazki adierazgarriak aurkeztu ahal izango dira lehiaketara (ikusi egitaraua).
5. Parte-hartzaile bakoitzak 6 argazki aurkeztu beharko ditu JPG formatuan eta gutxienez 300 pixel-etako erresoluzioan. Argazki bilduma irailaren 26-tik urriaren 2-ra bitartean bidali beharko da Dropbox edo WeTransfer bidez a info@sagardoarenlurraldea.com.
6. Sariak:
Bildumarik onena: bertako produktuez osaturiko lotea.
Bigarren sailkatua: bertako produktuez osaturiko lotea.
Publikoaren saria: Bertako produktuez osaturiko lotea.
7. Epaimahaia bi argazkilari profesionalek eta Sagardoetxeako Zuzendaritzak osatuko dute.
8. Publikoaren saria modu honetan erabakiko da: Parte hartzaile bakoitzaren argazki bat argitaratuko da Sagardoren Lurraldearen Instagrameko kontu ofizialean. Atsegite gehien jasotzen dituen argazkia suertatuko da irabazle.
9. Urriaren 14an arratsaldeko 19:00etan irabazleei sariak banatuko zaizkie eta erakusketari hasiera emango zaio Sagardoetxean.
10. Oinarri hauetan aurreikusten ez diren arazo guztiak rally hau antolatzen duen erakundeak ebatziko ditu.

Oharrak:
1. Lehiaketara aurkeztutako argazkiak antolatzaileen eskuetan geratuko dira.
2. Erakusketa Sagardoetxea Museoan izango da Urriaren 14-tik 30-era bitartean museoaren ordutegian.
3. Saritutako argazkiak eta parte hartzaile bakoitzaren argazki bat erakutsiko dira.
4. Rally honetan parte hartzeak, oinarriak onartzen direla esan nahi du.
5. Epaimahaiaren erabakia apela ezina izango da.
6. Rallyan izena emateak sagardo dastaketarako edalontzia eta pintxo bat barne-hartzen ditu.
7. Parte-hartzaile bakoitzak sari bakarra eskuratu ahal izango du.