EJL2272_SagardoEtxea(Merkalin) (Copy)2017ko maia­tza­ren 3ko 240 LI/2017 Foru Agindua, Gipuzkoako Lurralde Historikoan sagardorako sagarrondoak landatu, hobetu eta gara­tzeko diru lagun­tzen 2017ko deialdia.

2017ko ekitaldiari dagokion deialdia, Gipuzkoako Lurralde Historikoan sagardorako sagarrondoak landatu, hobetu eta gara­tzeko diru lagun­tzak ematekoa.

Lehena.  Oinarri arau­tzaileak.

Deialdi honetako diru lagun­tzak Diputatuen Kon­tseiluaren 2016ko ekainaren 21eko Erabakiaren bidez (2016ko ekainaren 28ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 122 zk.) onartu ziren.

Bigarrena.  Onuradunak.

Aipatutako Erabakian onartutako oinarrien artean, bigarrenean xedatutako baldin­tzak bete­tzen dituztenek lortu ahal izango dituzte deialdi honetan jasotako lagun­tzak.

Hirugarrena.  Suben­tziona daitezkeen inber­tsioak.

Suben­tziona daitezkeen inber­tsioak lehen oinarrian adierazitako baldin­tzak bete­tzen dituztenak izango dira, 2018ko maia­tza­ren 30era bitartean eginikoak.

Laugarrena.  Eskaerak aurkezteko tokia eta epea.

Lagun­tza eskaerak, ustiategiari dagokion Eskualdeko Nekazari­tza Bulegoan aurkeztu beharko dira, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean deialdia argitara­tzen den egunetik 2017ko ekainaren 16ra bitarte, biak barne.

Eska­tzaile bakoi­tzeko, urtean eskaera bakarra onartuko da.

Bosgarrena.  Eska­tzaileek aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaerarekin batera ondorengo agiriak aurkeztu beharko dira:

a)  Eska­tzailea bakarkako titularra bada:

— NAren fotokopia, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren esku ez baldin badago.

b)  Ustiategiaren titularra per­tsona juridikoa bada:

— IFZren fotokopia, eta legezko ordezkariaren NAren fotokopia, baldin eta Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak lehendik ez badauka dokumentazio hori.

— Eraketa eskrituraren eta estatutuen fotokopia konpul­tsa­tua.

— Erakundearen gobernu organoak eskaera eska­tzeko eta ordezkaria izenda­tzeko hartutako erabakiaren ziurtagiria.

— Bazkideen zerrenda, bakoi­tzak kapital sozialera egindako ekarpenarekin.

c)  Kasu guztietan:

— Eran­tzu­kizun-aitorpena, 2007ko mar­txo­aren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru lagun­tzei buruzkoak, 12. artikuluan ezarritako onuradun izaera lor­tzeko ezein debekurik ez izatearena.

— Zerga betebeharrak eta Gizarte Seguran­tza­rekikoak bete­tze­ari dagokionez, per­tsona eska­tzailea egunean dagoelako ziurtagiriak. Hala ere, dokumentazio hori ez da aurkeztu beharko, eskaera inprimakian interesdunak Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuari aipatutako datuak horiek emandako organismoetatik zuzenean jaso­tzeko baimena berariaz emanez gero.

— Bigarren oinarri arau­tzailearen 2.1 atalak aipa­tzen duen ahalmena eta lanbide eskumena kredita­tzen duen dokumentazioa.

— Teknikari eskudunaren txos­tena. Bertan, lurraren egokitasuna karakterizatu eta mekanizazioa baloratuko dira; landaketa egin aurretik egin beharreko lanak zerrendatuko ditu (derrigorrez bete beharrekoak); eta zurituko du, hala badagokio, deialdiaren eranskinean aipa­tzen diren beste inber­tsio desberdinak egiteko beharra, eta inber­tsio horien aurrekontu zeha­tza (lur berdinketa puntualak, sarrerak, haize babesaren egiturak, etab.).

— Lurra eduki­tzeko erregimena egiazta­tzen duen dokumentazioa, 25 urtekoa ­gutxienez.

d)  Eska­tzailea frutazaina bada:

— Egilearekin sinatutako kontratua edo akordioa, non diruz lagunduko den landaketaren ekoizpena erosteko konpromisoa har­tzen duen.

— Nekazari­tzako Ekoizleen Erregistro Orokorraren (REGEPA) inskripzio zenbakia, edo aipatutako erregistroan inskriba­tzeko eskaera.

— Eska­tzailearen konpromisoa, diru lagun­tzen oinarri arau­tzaileen 10.1. puntuan jasota dauden betebeharrak bere gain har­tzen dituela adierazten duena.

e)  Eska­tzailea sagardo egilea bada:

— Eska­tzailearen konpromisoa, diru lagun­tzen oinarri arau­tzaileen 10.2. puntuan jasota dauden betebeharrak bere gain har­tzen dituela adierazten duena.

Seigarrena.  Inber­tsioak baloratu eta egiazta­tzea.

Diru lagun­tza­ren ordainketari ekiteko, aurretik, Landare Alorreko Unitateko edota Eskualdeko Nekazari­tza Bulegoko teknikariak inber­tsioa egin dela egiaztatuko du. Horretarako, egindako inber­tsioaren gastua zuritu egin beharko da, 12. oinarrian xedatutako eran.

2017ko ekitaldian diruz lagun­tze­koak diren inber­tsioak balora­tzeko deialdi honetako eranskinean adierazitako moduluak ezarriko dira.

Diruz lagun­tze­koak diren inber­tsioen zati bat onuradunak berak edo haren familiak gauza­tzen badu, inbertitutako lanorduak onuradunak aurkeztutako balorazioaren bidez frogatuko dira. Diruz lagun­tze­koak izango dira hobekun­tza proiektua abiarazteko egindako lanaren kostuak, eta lagun­tza­rako konputagarriak izango dira Eranskinean jasotako moduluetan adierazitako kon­tzeptu eta zenbatekoak, betiere, gainerakoa ordaindutako fakturekin justifika­tzen bada.

Zazpigarrena.  Lagun­tzen finan­tza­zioa eta aurrekontua.

2017ko ekitaldiari dagozkion diru lagun­tzak ordain­tzeko, hasiera batean izendatutako diru baliabideak 290.000,00 eurokoak dira, Landare­tza­ren Sustapena eta Esperimentazioa programako 1.0430.330.780.00.02.2017 (60.000,00 €) eta 5.0430.330.780.00.02.2018 (230.000,00 €) kontu sailen kargura.

Zor­tzi­garrena.  Jakinaraztea.

Prozeduraren ebazpena interesatu guztiei jakinaraziko zaie, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 40. artikuluak jasotakoaren arabera.

Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundia. Ekonomia Sustapeneko, Landa inguruneko eta Lurralde Orekako departamentua