CIMG4686Andoaingo Gaztañaga sagardotegiak ekainaren 7an Donostian ospatutako Gipuzkoako XIII Sagardo Lehiaketa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Saria irabazi du 77 punturekin. Bigarren saria Hernaniko Altzueta sagardotegiak irabazi du (73,5 puntu) eta hirugarren saria Gartziategi sagardotegiak (73 puntu).

Fraisoro laborategian gauzatutako aurretiazko hautaketa prozesu baten ostean, larunbatean lehiaketako finala ospatu zen eta finalisten artean Adunako Aburuza sagardotegia, Aiako Izeta sagardotegia eta Usurbilgo Saizar sagardotegia izan ziren.

Aurtengo edizioan, Gipuzkoako 14 herriezberdinetako 30 sagardogilek parte hartu dute.

Zorionak!