Euskal Sagardoa osatzen duten 50 sagardogileen 80 Euskal Sagardo desberdinak azaldu dira, %100 bertako sagarraz eginak eta kalitate-bermea dutenak
Euskal Sagardoa jatorri-deiturak 2022ko uztako sagardoa aurkeztu du Hernaniko Chillida Leku museoan.
Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako 50 sagardotegiek 80 produktu desberdin aurkeztu dituzte. Uzta txikia izan da kopuruz 2022koa, baina izaera eta kalitate onekoa. Guztira, 2 milioi kilo bildu dira eta 1,2 milioi litro Euskal Sagardo egin ahal izan dira. Orokorrean izaera eta gorputz handiko sagardoak dira eta lurrintsua.
Baina sagardotegi eta sagardo bakoitzak ditu bere berezitasunak. Bide horretan, gauza bereziak merkaturatzen ari dira Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako sagardogileak azken urtetan: lursail jakineko sagardoak, sagar mota jakinekoak, kriantzakoak, egurrean paseak eta abar.
Jatorri-deitura urte askotako lanaren emaitza eta etorkizuneko apustua dela nabarmendu dute sustatzaileek. Erakunde publikoek eta sagar eta sagardo sektoreak elkarlanean osatzen dute Kontseilu Arautzailea eta etorkizunerako apustua. Euskal Sagardoa zigilua daramaten sagardoek bi ezaugarri nagusi dituzte: %100 bertako sagarrarekin eginak dira eta kalitate-bermea dute. Baina hirugarren ezaugarri bat ere badute, dibertsifikaziorako aukera zabaltzen ari direla.
Iturria: Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea