Irailaren 26an Euskal Herriko sagar barietate ezberdinen dastaketa gidatua egingo da Astigarragako Roxario Jatetxean Josu Osa eta Egoitz Zapiain-en
eskutik.
Bertako sagar moten ezaugarri organoleptikoak ezagutzeko helburuz, sagar garratzak, mikatzak eta gozoak dastatuko dira, sagar barietate ezberdinak ezagutzeko aukera izango delarik.
Bestalde, sagar barietate horien muztioak ere dastatuko dira eta sagarrekin egindako Gorrotxategiren azkenburukoa.
Izen-emateak: 943550575 / info@sagardoarenlurraldea.com