Euskadiko produktu gastronomiko batzuk izkutatzen dituzten esentzia, tradizioa eta baloreak jendeari helaraztea helburu duten sei Museo eta Interpretazio zentrok osatzen dute sare hau.
FITURen bere atari berria aurkezten duten, Villa-Lucía Ardoaren erakustokia (Guardia), Txakolingunea (Bakio), Sagardoetxea Euskal Sagardoaren Museoa (Astigarraga), Igartubeiti Museo Baserria (Ezkio), Gaztaren Interpretazio Zentroa (Idiazabal), eta D´Elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroa (Ordizia), Gastromuseums markaren aterkipean. Hainbat urtetako lankidetzaren ondorioz, Gastromuseums-en helburua sarea osatzen duten museoen arteko harremanak sendotu eta elkarlanean bakoitzaren eskaintza promozionatzea da. Horretarako, ibilbide konbinatu batzuk diseinatu dira, zeintzuk museotako bisitak eta experientzia gastronomiko desberdinak barneratzen dituzten.
Txakolitik hasi eta Idiazabal Gaztara, Arabar Errioxako ardo famatutik igaroz, Sagardoaren Lurraldeko sagardotegietara, eta baserri eta azoketara bertako eta garaiko produktuen garrantzia azpimarratuz. Gastromuseums-ek Euskadiko cultura enologiko eta gastronomikoaren ezaugarri nagusiak azaltzen ditu.
Experientziek dastaketak, upeltegietara bisita, bazkari eta afariak, edo eta gazta eta sagardoa bezelako produktuen ekoizpen tailerrak barneratzen dituzte.
Aurrez elkarlanean martxan jarritako ekimenak hainbat dira, hala nola Euskadiko Museo eta Zentru enogastronomikoaren sarearen eskuliburua, non hauetariko bakoitzak eskaintzen dituen esperientzia turistiko eta erakusketa eskaintzaren berri ematen den. Horretaz gain, bakoitzaren kokapenaren eta museoen arteko distantzien berri ematen duen Euskadiko mapa bat aurkezten du, bidaiarik luzeena bi ordukoa izanik. Museo edo interpretazio zentro bakoitzak sareko informazioa jasotzen duen totem bat dauka, bertan QR kode baten bitartez, bisita birtual bat egiteko aukera ematen delarik. Bisita birtual hauek, www.gastromuseums.com atari berriaz gain museo bakoitzaren webgunean ere aurkitu daitezke.
Elkarrekin hainbat ekitalditan parte hartu dute sareko museoek, Astigarran ospaturiko Sagardoaren Sagar Uzta festan gazta eta konfiteria tailerrekin, Ardoaraba Gasteizko Ardoaren Azokan hainbat dastaketa eskeiniz, Barakaldoko BEC erakustokian ospaturiko GUSTOKO azokan eta azken aldian Ficobako Euskal Kostaldeko Azokan eta Donostiako Santo Tomas Ferian, familientzako tailerrak eskeiniz.
Aurrerantzean, komunikazio plan bateratu baten garapena, Euskadi eta Espainiako hainbat hiritan ekitaldi gastronomikoen antolakuntza edo parte hartzea, merchandising bateratu ba edo eta sareko museoek ordezkatutako produktuekin Gastromuseums packaging berezi baten garapena, lantzea aurrikusten dute.