Zapiainek Bertso afaria antolatzen du Herri Urratsen alde Urtarrilak 26an, ostirala.
Badira 20 urte, Senpere lakuan urtero ospatzen den Herri Urrats jaialdian Zapiainek sagardotegia jartzen duela. Jantokian 300 lagunei otordu ederra ematen zaie, eta mostradorean makina bat pintxo eta txotx banatzen dira, inguru osoan giro aparta sortuz.
Elkarlanetik konfiantza eta adiskidetasunera
Urte guzti hauetan, Herri Urrats eta Zapiain familia artean adiskidetasun lotura egin da.Beste behin, indarrak elkartu dituzte elkarlanean Iparraldeko Ikastolari beste bultzada txiki bat emateko.
Oraingoan, Astigarrako sagardotegian bertan puntako Bertso Afari bat ospatuko da ostiralean:
– Otordua, betikoa, Txotx tradizionala.
– Bertsolariak: Amets Arzallus eta Unai Agirre (biak aurtengo finalistak).
– Sarrera salmenta: Zapiain Sagardotegia; 943.330.033
– Prezioa: 35€
Sarreretatik ateratako diru guztia Iparraldeko Ikastolari zuzendua izango da, zehazki aurtengo proiektuari: Lartzabaleko Manex Erdozainzi Etxart ikastola handitzea.