ASTILLERO ARENAL DONOSTIAEuskal Kostaldeko Museoen Sareak Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea ospatzeko antolaturikojardueren barruan, Sagardoetxea Museoan “Baleak ehizatzera goaz!” bisita gidatua ospatuko da familientzako martxoaren 6 eta 13an.

Bisita gidatua: Baleak ehizatzera goaz!
Duela mende asko, gure arbasoek itsasora jo behar izan zuten lurrak eman ezin zizkien elikagaien bila. Zalantzarik gabe, itsasoarekin erlazionaturiko jarduera guztien artean mitikoena eta harrigarriena balearen arrantza izan da, eta hala izaten jarraitzen du. Helburu honekin, XVI. mendean Ternuako ur izoztuetara bidaiak antolatu zituzten arrantzaleek. Bidaia luzea eta gogorra izan ohi zen, eta  itsasontziaren horniduran honako bi produktu hauek izatea ezinbestekoa zen: sagardoa eta “bizkotxoa”.

Datak eta ordutegiak:
– Martxoak 6 (igandea): 11:00etan.
– Martxoak 13 (igandea): 11:00etan (euskaraz) eta 12:00etan (gaztelaniaz).

Ezaugarriak:
– Esperientzia Sagardoetxeako sagastian egingo da.
– Familiei zuzendutako bisita gidatua izango da.
– Amaitzeko, sagar muztioa dastatuko da.
– Aurrez erreserba egitea beharrezkoa da.

Tarifak:
– 50% beherapena museoko sarreran.