40. Sagardo Eguna Astigarragan

40. Sagardo Eguna Astigarragan

Aurten ere jende ugari bildu da Santa Ana egunez (uztailak 26) Astigarragako plazan ospatu den 40. Sagardo Egunera, eguraldia lagun, sagardoa dastatzeko giro ederra egin baitu. Aurten, gainera, Sagardo Egunaren 40. urteurrena ospatzeko ekitaldi berezia izan da Udaletxean.

Aurtengoan, 20 sagardogileren parte-hartzea izan da eta denera 2.000 sagardo botila baino gehiago eskaini dituzte Sagardoaren Lurraldeako eta Astigarragako sagardogileek. Beroak, festaren erakargarritasunak, sagardo dastaketak, gitoak eta idi-demak, Santa Ana egunaren parte-hartzea handia eragin dute dute eta egun osoan zehar ospatutako jarduera guztiek jendea erruz bildu dute.

Goizean, Iturengo Joaldunek festari hasiera eman diete eta ondoren, budinaren forja erakustaldia izan da. Bien bitartean, sagardo dastaketak jendearen festa gogoa eta egarria asetu ditu Foru Plazan, bertan elkartutako lagunek giro ezin hobeaz gozatu dutelarik.

Eguerdian ekitaldi berezia ospatu da Udaletxean Sagardo Egunaren 40. urteurrena ospatzeko, izan ere, 1976. urteaz geroztik ospatzen den Sagardo Egun hau Euskal Herria osoko zaharrena da. Ekitaldiak Arantza Tapia (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailburua), Jesus Maria Santos (Astigarragako alkatea), zinegotziak, Astigar Taldeko ordezkariak, sagardogileak eta herriko talde kulturaletako ordezkariak elkartu ditu.

Idi-demak eta bertsolarien saioak goizeko jardunaldiari amaiera eman diete eta eguerdian bazkari herrikoia izan da.