Irailaren 22tik urriaren 1ra Euskadik ASTEKLIMAren laugarren edizioa biziko du, eta Astigarragan ekimenaz gozatzeko aukera izango da Sagardoetxea Museoak antolatu dituen sagarrari buruzko bi ikastarori esker: “Fermentazioa, bizioa!” eta “Biomaterialak”.
ASTEKLIMA Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astea da, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Saila, EEE eta Ihobe erakunde publikoen bitartez bultzatutako ekimena da. Herritarrak beharrezko trantsizio energetikoaren eta klimatikoaren aurrean kontzientziatzea eta mobilizatzea du helburu, eta aurten Astigarragak bat egingo du ASTEKLIMA ekimenarekin.
Hain zuzen ere Sagardoetxea Museoak ASTEKLIMAren egitarauaren barruan eskaintzen diren bi ikastaro antolatu ditu: “Fermentazioa, bizioa!” irailaren 22an eta “Biomaterialak” irailaren 29an.
“Fermentazioa, bizioa!” ikastaroa
Irailak 22, 18:00-20:00
Sagardoetxea Museoan (Astigarraga)
Doakoa
Ikastaro honetan edari freskagarriak egingo ditugu. Horretarako, oinarri gisa ura edo muztioa hartuko dira, eta sasoiko sendabelarrak, loreak edo beste oinarri biologikoak erantsiko zaizkie (aloe vera, txikori belar lorea, kamamila, etab.)
Ikastaroa BIZOko Maore Ruiz Lizundiak gidatuko du.
Informazioa eta erreserbak: https://sagardoarenlurraldea.eus/eu/erreserbatu/museoa/fermentazioa-bizioa/
“Biomaterialak” ikastaroa
Irailak 29, 18:00-20:00
Sagardoetxea Museoan (Astigarraga)
Doakoa
Ikastaro honetan elikagaien hondakin organikoak erabiliaz (laranja eta tipula azala, arraultza oskola, sagar eta mahats patsa, kafe hondarra…) bio plastiko, bio larru eta biozeramika sortzeko prozesua ezagutuko dugu. Ondoren, sagar patsa oinarritzat hartuta bio plastikoa sortzeko errezeta bat prestatuko dugu.
Ikastaroa Mirari Errondosorok (Kimuri) gidatuko du.
Informazioa eta erreserbak: https://sagardoarenlurraldea.eus/eu/erreserbatu/museoa/biomaterialak/