Norbere ibilgailuan: aparkalekua Astigarragako erdialdean (Kale Nagusia) eta industrialdean (Donostia ibilbidea). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 5-10 min.
Lineako autobusean: Donostiatik (Okendo kalea) eta Hernanitik (Txirrita kalea): BU12 eta BU13 ibilbideak. Ordutegiak ikusi. Geltokitik gutxi gorabeherako denbora: 5 min.
Hoberena
Sagarren soberakinei bizitza berri bat ematea.
Plastikoen ordezkoak egiten ikastea.
Biomaterialak
Doan
«Udazken Zaporez» egitarauaren barruan, Sagardoetxeak sagarren soberakinak erabilita plastikoen ordezkoak egiten ikasteko aukera ematen du. Ikastaroa Mirari Errondosorok (Kimuri) gidatuko du.
Hainbat biomaterial eta horiekin egindako objektuak ikusi eta ukitzeaz gain, parte hartzaileek beraien eskuekin biomaterialak egiteko aukera izango dute era dibertigarri zein didaktikoan.
Ikastaroa LURLAB sareak sustatutako jarduera bat izango da Biharko Ogia proiektuaren barruan. Biharko Ogia proiektuak janariaren xahutzea murrizteko kontserbazio teknikak herritarrengan zabaltzea du helburu eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen sailak babestutako proiektu bat da.