Sagardoetxeak sagarra eta sagardoaren historia eta errealitatera gerturatzeko hiru gune dauzka: sagastia, sagarraren kultura modu dinamiko eta pedagogikoan gozatzeko aukera ematen duena; museo-gunea, sagarra eta sagardoaren iragana, oraina eta geroa ezagutzeko lekua; dastaketa gunea, sagardoa txotx-eko ohituran eta Sagardoetxeak aukeraturiko beste produktu batzuk dastatzeko aukera ematen duen lekua: muztioa, likorea eta sagar dultzea.
Euskal Herriko gazten dastaketa
Bisitariek Euskal Herriko gazta ezberdinen dastaketa egiteko aukera izadute, esaterako: idiazabal J.D. gazta, Ronkal J.D. gazta eta Irati J.D. gazta.
Sagardotegian bazkaria/afaria
Sagardoetxearako bisitaldia osatzeko, eskualdeko sagardotegi tradizional bat ezagutu eta otordu berezi batez gozatzeko aukera eskaintzen dizuegu, sagardotegiko ohiko menua dastatuaz: bakailao tortila, bakailao frijitua piper berdeekin, txuleta eta gazta irasagar eta intxaurrekin.
ORDUTEGIAK:
Apirilaren 5etik 9era: 11:00-14:00 · 16:30-20:00.
Apirilaren 10tik 14ra: 11:00-13:30 · 16:00-19:30.
Apirilak 15: 11:00-13:30.
TARIFAK:
5€ pertsonako (bisita eta sagardo, muztio likore eta gazten dastaketa barne).
Informazio gehiagorako: www.sagardoetxea.com