23 sagardotegik parte hartu zuten Euskadin garrantzia handia duen 40. Azpeitiako Sagardo Lehiaketan. Azpeitiako lehiaketan, bi txapelketa ospatzen dira gainera. Batetik, epaimahai ofizialak ematen duen saria eta bestetik, herrikoia, elkarte ezberdinetako kideak bildu eta sagardo ezberdinak dastatzen dituztelarik.
Lehia gogor baten ostean, Adunako Aburuza sagardotegiak lehen saria eskuratu zuen 132 punturekin. Berdinketa baten ostean, Astigarragako Alorrenea sagardotegiak bigarren postua eskuratu zuen 131 punturekin eta hirugarren postua Irungo Ola sagardotegiarentzako izan zen.
Epaihamai herrikoiaren saria Astigarragako Petritegi sagardotegiarentzako izan zen.
Iturria: El Diario Vasco.
Ikusi albiste osoa “Sidra y pintxos para alegrar la jornada“.