2020ko urtarrilaren 15ean (asteazkena) XXVII. Sagardo Berriaren Eguna ospatuko dugu 2020ko txotx boladari hasiera emateko eta ekitaldira etortzeko 5 sarrera bikoitz zozkatuko dira astigartarren artean.

Zozketan parte-hartzeko baldintzak hauek dira:
– Astigarragakoa izatea.
– 18 urtetik gorakoa izatea.
– Sagardogilea ez izatea.

Zozketan parte hartzeko epea urtarrilaren 5a arte izango da eta izen emateak Sagardoetxean egingo dira bertara etorri eta izena emanda, telefonoz 943550575 zenbakira deituta edo e-mailez info@sagardoarenlurraldea.eus helbidera e-mail bat bidalita.

Izena ematerakoan, derrigorrezkoa da ekitaldira etorriko diren 2 lagunen izen-abizenak ematea, gonbidapenak pertsona horien izenean egingo direlako.

Zozketaren irabazlearen izenak www.sagardoarenlurraldea.eus webgunean jakinaraziko dira.