Sagardoetxea_Bikain Ziurtagiria2013. urtean Sagardoetxea hizkuntza kudeaketaren bikaintasuna ebaluatzen duen Urrezko Bikain Ziurtagiria duen Euskadiko lehendabiziko museoan bilakatu da eta emaitzarik onenak eskuratu ditu bere irekieraz geroztik.

Urrezko Bikain Ziurtagiria

Euskalit Kalitaterako Euskal Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak ematen dute Bikain ziurtagiri hau eta enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen ditu. Bikain ziurtagiriak hiru maila dauzka eta kolore bana dute: beltza, zilarra eta urrea.

Sagardoetxeak Bikain Ziurtagiriaren Goi Mailako agiria eskuratu du, eta honekin, urrezko Bikain ziurtagiria duen Euskadiko museoa bakarrean eta maila hori eskuratzen duen lehendabiziko museoan bilakatu da.

Sagardoetxe MuseoaBisitarien kopurua goraka doa

Aurten, Sagardoetxea Museoko eta esperientzia enoturistikoetako bisitarien kopuruak gora egin du. Hala, 11.000 bisitari baino gehiago izan dira aurten Sagardoetxean eta dagoeneko 56.000 pertsona baino gehiagok bisitatu dute museoa euskal sagardoaren kultura ezagutu eta bertan barneratzeko asmoz.

Esperientzia enoturistiko eta kultural honek, egunetik egunera bisitari gehiago erakartzen ditu.