• 2013 uztako sagarraren heldutasunaren egoera aste bat atzeratu da iazko urtearekin alderatuta.
  • Aurten loraldia berandu etorri da eta denboran oso luzea izan da. Udaberria euritsua izan da eta uda lehorra izan dugu.
  • Ekoizpen ona duten sagastien multzo handiena Gipuzkoako ipar-ekialdean kokatzen da, hau da, Asteasu-Adunatik Irun-eraino, baina sagarren ekoizpena aurreko urtekoa baina txikiagoa izango da.
  • Almidoiaren erregresioaren indizea azken hamar urteetako baxuena da.
  • Udako eguzki kolpeak sagarraren uztan eragin du. 

sagastia-jpgAzken urteotan bezala, Sagarlan-ek Sagardoetxea eta Fruitel-erako egindako 2013 uztako sagardo sagarraren heldutasunaren egoeraren XIII. txostena aurkezten dugu.

2013ko sagardo sagarraren egoera
Iraila hasieran eta azken urteetan bezala, Gipuzkoako sagasti ezberdin batzuetan kontrol bat egin zen, sagarren egoera jakin ahal izateko. Honetarako, Gipuzkoako zenbait sagasti jarraitu ditugu, 14 barietate kontrolatu dira: Aritza, Errezila, Gezamina, Goikoetxe, Manttoni, Moko, Mozolua, Patzolua, Txalaka, Udare Marroi, Urdin, Urtebi Haundi, Urtebi Txiki eta Verde Agria.

Aurtengo ezaugarri garrantzitsuenak hauek izan dira: loraldia berandu etorri da eta denboran oso luzea izan da. Eguraldia ikusirik udaberria euritsu bat eta uda lehor bat izan dugu.

Sagarren ekoizpena aurreko urtekoa baina txikiagoa izango da. Ekoizpen ona duten sagastien multzo handiena Gipuzkoako ipar-ekialdean kokatzen da, hau da, Asteasu-Aduna tik Iruneraino.

Uztailak 31n eta Abuztuak 1ean izan diren eguzki kolpeak kalte handiak sortu dituzte fruituen portzentai handi batean, usteldurak sortuz eta sagarren erorketa goiztiarra sortaraziz, Gipuzkoako barnekaldean batez ere.

Bestalde, eta aurreko urtean bezala, lehorteak eta beroak alde batetik sagarren erorketa garrantzitsu bat eragin dute eta bestetik sagarren tamaina eta pisua gutxitu dituzte.

Sagarreko harra edo arjoa
Aurten arjoaren presentzia oso altua izan da sagasti gehienetan, etengabeko erasoaldiekin belaunaldi bakoitzeko. Beste sagasti batzuetan, aldiz, intsektu hauen presentzia moderatua izan da. Aurten hiru belaunaldi daramazkigu.

BrixSagarraren heldutasuna
Heldutasun kontrola iraileko 2. astean egin dugu, aurreko urteetan bezala. Heldutasuna neurtzeko bi modu erabili ditugu: lehenengoan, azukre maila jakiteko, sagarren indize refraktometrikoa  (ºBrix) neurtu da; eta bigarrenean, almidoiaren erregresioa jakiteko, iodo indizea neurtu da, 1tetik 10erako eskalan, Europako araudiari jarraituz.

Indize refraktometrikoa-ºBrix
Grafikoan iraileko 2. asteko brix graduen garapena ikus dezakegu. Bertan, 2012. urteko ºBrix datua, 10,8 ºBrixekoa da.

Hurrengo taulan azken bost urteetako barietate ezberdinen indize refraktometrikoa (ºBrix) ikus daiteke, iraileko 2ª astean:

ºBRIX
BARIETATEA 2009 2010 2011 2012 2013
ARITZA 9,9 10,3 10,7 11,4 10,3
ERREZILA 10,7 11,2 11,2 12,4 11,0
GEZAMINA 11,4 11,1 11,5 11,8 10,8
GOIKOETXE 12,8 11,9 12,8 13 11,9
MANTTONI 9,3 10,2 11 11,9 10
MOKO 11,1 10,8 12 12,2 11,4
MOZOLUA 10,6 11,1 11,2 12,4 11
PATZOLUA 11,2 11,5 11,3 13 10,5
TXALAKA 10,6 10,7 11,8 11,6 11,2
UDARE MARROI 10,7 11,4 11,3 11,5 11,3
URDIN 11,8 11,8 10,9 11,5 11,1
URTEBI HAUNDI 11,1 10,4 10,8 11,5 10,4
URTEBI TXIKI 9,6 9,7 10,2 10,2 10,4
VERDE AGRIA 10,5 10,8 11,2 12,7 10,5

Almidon

Barietatez barietate begiratuta, aurtengo kontrolean ºBrix altuena Goikoetxe 11,9rekin eta Moko 11,4rekin. Aldiz, baxuenak, Manttoni   10 ºBrix ekin eta Aritza 10,3 rekin   eman dituzte.


Almidoiaren erregresioa
Grafikoan almidoiaren erregresioaren garapena ikus dezakegu. Aurtengo datua, azken 10 urtetako baxuena da,  2,3ko  indizea eman baitu.

Hurrengo taulan azken bost urteetako almidoiaren erregresioa ikus daiteke, barietate ezberdinetan iraileko 2. astean:

ERREGRESIOA
BARIETATEA 2009 2010 2011 2012 2013
ARITZA 4,4 3 4,3 1,7 2,1
ERREZILA 1,3 1,2 1,8 1,1 1
GEZAMINA 3,3 3,8 6,1 3,4 2,8
GOIKOETXE 8,2 8,2 8,2 8,5 8,1
MANTTONI 3,1 2,6 4,2 1,9 1,6
MOKO 1,2 1,5 2,4 1,4 1,2
MOZOLUA 4,4 3,6 5,7 3,2 2,8
PATZOLUA 5,6 3,9 6,3 3,7 3,2
TXALAKA 2,9 2,8 5 2,2 1,5
UDARE MARROI 1,6 1,3 3,5 1,5 1,2
URDIN 2,4 2,7 3,3 1,7 2,2
URTEBI HAUNDI 2,7 2,7 4,5 2 1,7
URTEBI TXIKI 2,9 3,2 4,7 3 2,5
VERDE AGRIA 1,9 2,2 3,1 1,6 1,4

Aparte de la variedad Goikoetxe, las variedades Patzolua con 3,2; Gezamina y  Mozolua con 2,8  y  Urtebi Txiki con 2,5 son las que presentan una regresión del almidón más alta en el momento del control, mientras que las variedades Errezila con 1 y  Moko  y Udare Marroi con 1,2 son las que presentan el nivel más bajo.

Puntu garrantzitsuenak
Orokorrean, 2013ko iraileko lehenengo hamabostaldian, sagastietan azaldu diren zenbait  puntu bereizi ditzakegu:

  • Azukre maila begiratuta, aurtengo urtea, bataz beste 10,8 ºBrix du.
  • Almidoiaren erregresioa 2,3ko indizean dago, hau da, azken hamar  urtetako baxuena da.
  • Barietatez  barietate eta sagastiz begiratu ezkero, ezberdintasun nabarmenak  ikus daitezke.
  • Sagar portzentai garrantzitsu bat arjoarengatik kaltetua izan da. Gainera, aurten Sagar Harrek etengabeko erasoaldiak eragin dituzte belaunaldi bakoitzeko tenperatura altuei esker. Hiru belaunaldi izan dugu oraingoz.
  • Izan diren eguzki kolpeak  kalte handiak  sortu dituzte fruituen portzentai handi batean, Gipuzkoako barnekaldean gehien bat.
  • Lehorteak eta beroak alde batetik sagarren erorketa garrantzitsu bat eragin dute eta bestetik sagarren tamaina eta pisua gutxitu dituzte.

Aitor Etxeandia Azpiazu– Sagarlan S.L.
Asesor en Fruticultura