Bertako eta nazioarteko sagardoen dastaketa gidatua (Cider Week Astea)

Cider Week Astea ekimenaren baitan, azaroaren 20an 18:00etan Haritz Rodriguez pommelierrak (@ciderzale) bertako zein nazioarteko sagardoen dastaketa gidatua eskainiko du Astigarragan kokatutako Sagardoetxea Museoan.

Topaketa giro lasaiean eta informalean egingo da, zutik eta mahai altuetan, solasean aritzeko eta iritziak partekatzeko helburuarekin.

Hauek dira dastatuko diren sagardoak:

  1. Zapiain Premium (Euskal Herria)
  2. Floribunda Rosé (Italia)
  3. Nicol Brut (Frantzia)
  4. Petritegi Rosé (Euskal Herria)
  5. Weidman & Groh Boskoop (Alemania)
  6. Weidman & Groh Cydonia (Alemania)
  7. Cidrerie du Leguer Poiré (Frantzia)
  8. Apal Sideri Sølvsider (Norvrgia)
  9. Apal Sideri Elysian (Norvegia)
  10. Mooma Ancestral (Kataluina)

Produktuen fitxak deskargatu.