Usurbilgo Noaua! Kultur Elkarteak aurten ere NOAUA! Kulturaldia zikloa antolatu du, azaroaren 3tik 12ra bitartean. Erakusketa, aurkezpena, kantu-bertso-jira, zinea, solasaldia, dantza, bertso-bakarrizketa eta kontzertua izango dira kultur ekimen honetako osagaiak.

Alejandro Tapia gogoan
Antolatu diren ekimen guztien artean aipatzekoa da Alejandro Tapiaren omenez antolatuko den erakusketa. Tapiaren senide eta inguruaren, Usurbilgo Udalaren eta Noaua! Kultur Elkartearen elkarlanez aurrera atera da erakusketa. Izan ere, 2016ko abenduan zendu zen Alejandro Tapia margolari aginagarra. Azaroaren 3an (ostirala) Noaua! Kulturaldia hasiko da eta bere aldeko omenaldi ekitaldiak abiatuko du kulturaldia.

Egitaraua:

Azaroak 3-12
Sutegiko erakusketa
Alejandro Tapiaren lanen erakusketa Sutegiko erakustaretoan. “Alejandro Tapiaren lanak ikusi ahal izango ditugu. Berak bereziki maite zituen lanak eta inoiz erakutsi gabeko lanak izango ditugu erakusgai”.
Noiz:
– Azaroaren 3an: 18:00-20:00.
– Azaroaren 4, 5, 11, eta 12an: 12:00-14:00 / 18:00- 20:00.
– Azaroaren 8, 9 eta 10ean: 18:00-20:00.
– Antolatzaileak: Udala, Alejandro Tapiaren familia eta ingurua eta NOAUA! Kultur Elkartea.

Azaroak 3, ostirala
19:00 Alejandro Tapiaren omenezko ekitaldia Sutegiko auditorioan.
– Ondoren, erakusketaren irekiera.
– Antolatzaileak: Udala, Alejandro Tapiaren familia eta ingurua eta NOAUA! Kultur Elkartea.

Azaroak 4, larunbata
11:00 “Landareak lantzen” liburu berriaren aurkezpena.
– Jakoba Errekondo eta Antton Olariaga, Potxoeneko goiko gelan.
– Sarrera: doan.
– Antolatzaileak: NOAUA! Kultur Elkartea, Alkartasuna Kooperatiba eta Usurbilgo Udala.

Azaroak 5, igandea
12:00 Kantu-Bertso-jira Mikel Laboa plazatik, Jon Maia eta Alaia Martin bertsolariekin.
Bertsolari Txapelketa Nagusi betean gauden honetan, lehiatik haratago, lagun arteko bertso giro goxoaz gozatzeko aukera izango dugu azaroaren 5ean, Jon Maia eta Alaia Martinen eskutik.
– Antolatzaileak: Kantu Taldea, Bota Punttuba eta NOAUA! Kultur Elkartea.
19:00 “Handia” pelikula Sutegiko auditorioan.
– Sarrera: 6 euro (Aldez aurretik Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta NOAUA!ko egoitzan). NOAUA!ko bazkideek 4 eurotan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.
– Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.

Azaroak 9, osteguna
19:30 Zuriñe Hidalgorekin solasaldia.
Sutegiko auditorioan.
– Sarrera: doan.
– Antolatzailea: NOAUA! K.E.

Azaroak 10, ostirala
19:30 Orbeldi dantzan, Sutegiko auditorioan.
– Sarrerak: 3 euro (Aldez aurretik Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta NOAUA!ko egoitzan). NOAUA!ko bazkideek 1 eurotan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.
– Antolatzaileak: Orbeldi D.T. eta NOAUA! K.E.

Azaroak 11, larunbata
20:00 “Erradikalak gara” emanaldia Sutegiko auditorioan.
– Parte hartzaileak: Ane Labaka bertsolaria eta Beatriz Egizabal antzerkilari eta ipuin kontalaria.
– Sarrerak: 7 euro (Aldez aurretik Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta NOAUA!ko egoitzan). NOAUA!ko bazkideek 5 eurotan erosi dezakete NOAUA!ko egoitzan aldez aurretik.
– Antolatzailea: NOAUA! K.E.

Azaroak 12, igandea
19:00 Joseba Tapia eta Besamotzak taldekoen kontzertua Sutegiko auditorioan.
– Sarrerak: 10 euro (Aldez aurretik Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 8 eurotan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.
– Antolatzailea: NOAUA! K.E.

Iturria: Noaua