Aste Santu honetan Sagardoetxeak dastaketa gastronomiko berezia eskainiko die bisitariei. Ohiko bisita gidatuaz gain, Sagardoetxeak sagardoa eta Euskal Herriko gazten dastaketa eskainiko du: Idiazabal J.D. gazta, Roncal J.D. gazta eta Iraty J.D. gazta.
Data honetako ohiturari jarraipena emateko, Sagardoetxeak sagardo eta gazta dastaketa berezia eskainiko du apirilaren 14tik 24ra bitartean.
Gainera, aurtengo Aste Santuak sagarrondoen loraldiarekin bat egingo du eta museora gerturatzen diren bisitariek sagastiko paisaia ederraz eta erleen munduari buruzko edukiez gozatzeko aukera izango dute.
Sagardoetxeako bisitaren ostean, bisitariek jardunaldia sagardotegiko otorduarekin osatzeko aukera izango dute txotx-aren errituaz gozatu eta sagardoaren kulturako esperientzia borobiltzeko.
Bisiten ordutegia:
– Apirilak 14-17:11:00, 12:00, 13:00, 16:30, 17:30, 18:30
– Apirilak 19-23: 11:00, 12:00, 13:00, 16:00, 17:00, 18:00, 19:00
– Apirilak 18 eta 24: 11:00, 12:00, 13:00
Tarifak:
Sagardoetxeako bisita gidatua dastaketarekin:
– Helduak: 6,50€
– Haurrak (10-17 urte): 4,50€
– Haurrak (0-9 urte): museoko bisita doan, dastaketarik gabe
Sagardoetxeako bisita gidatua dastaketarekin + Sagardotegiko otordua:
– Helduak: 40,50€ (sagardotegiko ohiko menuarekin)
– Haurrak (10-17 urte): 21,50€ (menu bereziarekin)
– Haurrak (0-9 urte): 17€ (museoko bisita doan, dastaketarik gabe + menu berezia).
Erreserbak eta informazioa:
Telf.: 943550575
E-maila: info@sagardoetxea.eus
Webgunea: www.sagardoetxea.eus