Sagar dantza_2XXI. Sagardo Berriaren Egunaren ostean, ekitaldiak herrian eta sagardogileen artean daukan garrantzia ikusita eta euskal dantza tradizionalaren ondarea ekitaldian txertatzeko helburuz, Ikerfolk eta dantzan.com-ekin kontaktuan jarri giñen protokoloa eratzeko.

Hala, beraiek egindako proposamena honakoa izan zen:

Bi iturri koreografi ko nagusi proposatu zizkiguten txotxaren irekierako protokoloa sortzeko. Batetik, sagar-dantza, sagarrarekin eta sagardoarekin argi eta garbi lotutakoa. Bestetik, sagardogileen soka-dantza, euskaldunon erritual koreografi ko esanguratsuenetakoa dena, aurreskuaren aurrekaria.

Bisualki eta komunikatiboki ekitaldiari dagokion ikusgarritasuna eta mamia bat etortzeko asmoz, dantzaren ekarpena euskal tradizio koreografi koan mota honetako ekitaldietarako erabili izan diren dantza eta erritoak baliatuz egin nahi da, eta horixe da soka-dantzara garamatzana. Bestetik, sagarra, sagardoa eta sagardotegien kulturarekin sinbolikoki zein esplizituki loturak dituzten dantzak baliatzea proposatzen da. Hari horri tiraka, sagar-dantza dugu aukera egoki eta aproposa.

Sagar-dantza

Baztanen iraun eta biziberritu den sagar-dantza, Baztango herri gehienetan dantzatzen zen, baina Arizkungoa izan da etenik gabe gaurdaino iraun duena. Azken urteotan Erratzu eta Amaiur, tokian-tokiko aldaerekin, baina egitura nagusia berberarekin, berreskuratu da. Erritual honen eraginaren adibide moduan Aita Donostiak eta Resurreccion Maria de Azkuek jaso zituzten 1920ko hamarkadan sagar-dantzen zenbait doinu aldaera, eta horietan oinarrituta 1928an sortu zen Saski Naski ikuskizunerako sagar-dantzan oinarritutako koreografi a sortu zen.

Arizkunen lau dantzarik, lau danbolinausik izaten dute Arizkunen, inaute asteartean sagardantza kalez kale dantzatzeko ohorea. Buruan, erritual zahar honen aztarna ederra daramate, xingola koloretsuz apainduta ttuntturro edo kapela konikoa. Eskuetan, bina sagar daramatzate lau dantzariek, eta txistulariak jotako zortzikoaren doinura dantzatuz Arizkun herria gora eta behera pasatzen dute. Geldialdi bakoitzean, sagar-dantza dantzatzen dute danbolinausiek, eta beraiekin izaten da sagardo zerbitzaria, dantzatu ondoren dantzariei egin zaien egarria sagardoarekin asetzen laguntzeko.

Sagardogileen soka-dantza

Euskal dantzaren historiaz dakigun apurretik, azken bost mendeetan, ezpata-dantzarekin batera euskal jendartean gehien dantzatu den generoetako bat soka-dantza izan da. Soka-dantzak edo esku-dantzak, ekitaldi ohoretsuenen adierazpen gorenak zein lagunarte, kofradia, auzo eta udal-batza edo kintoen erritual koreografi ko arruntak izan dira gutxienez XVI. mendetik XX. mendera.

Aurresku izena ere ohiko izan du soka-dantzak, bereziki azken mendeetan, baina badago tarte bat gaur egun aurreskua izenarekin ezagutzen den dantza erakustaldi indibiduala eta taldean, sokan, eskuz-esku dantzatu izan den soka-dantza edo aurresku kolektibo eta erritualaren artean. Bakarkako aurreskua soka-dantzatik erauzitako atala da, baina banaketa horretan sokak dituen talde kohesioa eta erritual kolektibo sinboloak galdu, eta erreberentziazko agerraldi gimnastiko soilean geratu da.

Honela, beraien proposamenak aintzakotzat hartuta eta ASTIGAR E.O.E. herriko dantza taldea eta sagardogileak protokoloaren protagonistak bilakatzeko helburuz, jarraian zehazten den protokoloa sortu da:

1. Sagardotegiaren sarreran bildu sagardogile eta gonbidatu guztiak.
2. Txalaparta jotzen hasten da.
3. Sagar-dantzariak, txistularia eta atabalaria iristen dira sagardotegiaren atarira.
4. Sagar-dantza dantzatzen dute.
5. Sagar dantzariek gonbidatuak hartzen dituzte.
6. Sagardogileen soka-dantza: 14 sagardogileak eta bi dantzariak: aurreskua eta
atzeskua.
7. Sagar dantza doinuarekin eta soka eten gabe sagardotegiko upeltegira sartu.
7.1. Lehen korapilo edo zubia, aurreskuarena desafi oren doinuarekin.
7.2. Puntu erdiko arkua osatuz geratu soka-dantza.
7.3. Bi dantzariek gonbidatuei desafi oa dantzatu.
7.4. Bigarren korapilo edo zubia, atzeskuarena.
7.5. Aurrenlariak gonbidatuak sokan sartzera gonbidatuko ditu.
8. Sagar dantza doinuarekin soka dantza txotxa ireki behar den kupelaren alboan puntu erdian
jarriko da.
9. Gonbidatuak sokatik atera eta kupelera hurbilduko dira.
10. Txotxaren irekiera: “Gure Sagardo Berria!”.
11. Bertsolariak.
12. Txalapartariak.

Hemendik aurrera protokolo hau Sagardo Berriaren Eguneko egitarauaren barruan sartuko da. Sagardogileen soka-dantzako aurreskua ekitaldia ospatuko den sagardotegiko nagusia izango da eta atzeskua Sagardoaren Lurraldeako sagardogileen bozeramailea.