Donostialdea Turismo lankidetzarako erakundeak ostatua eta sagardotegia barne-hartzen dituen eskaintza martxan jarri du 2014ko txotx boladako ostiraletarako.
Ekimen honetan, Donostialdeako (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) ostatu eta sagardotegi ezberdinek parte-hartzen dute eta %15eko beherapena eskaintzen dute beren zerbitzuetan.
Eskaintza honen baldintzak honakoak dira:
– Ostiraletako otordu eta egonaldietarako balioko du.
– Beherapena egokitzeko, sagardotegiko otordua eta ostatuko egonaldia hartu beharko dira. Produktu bakoitza bere aldetik kobratuko da.
– Bi pertsonentzako erreserba egin behar da leku bakoitzean.
– Ezin izango da beste eskaintzei gehitu.
– Libre egoteari lotuta, sagardotegietan zein ostatuetan.
Ekimen honetan parte-hartzen duten ostatuak eta sagardotegiak honakoak dira:
– Ostatuak: Arrobi Penrsioa (Hernani), Pardiola Baserria (Hernani), Zinkoenea Pentsioa (Hernani), Altzibar Berri nekazaletxea (Urnieta), Babes Pentsioa (Urnieta), Enbutegi nekazaletxea (Urnieta), Guria Pentsioa (Urnieta), Kostegi nekazaletxea (Urnieta), K10 Hotela (Urnieta), Montefrio nekazaletxea (Urnieta), Oianume Pentsioa (Urnieta), Villa de Urnieta Pentsioa (Urnieta), Aginaga Hotela (Usurbil), Arratzain nekazaletxea (Usurbil), Barazar landa-etxea (Usurbil), Illunbe Goikoa nekazaletxea (Usurbil) eta Zabalea nekazaletxea (Usurbil).
– Sagardotegiak: Petritegi (Astigarraga), Akarregi (Hernani), Iparragirre (Hernani), Itxas-Buru (Hernani), Oianume (Urnieta), Aginaga (Usurbil) eta Arratzain (Usurbil).
Iturria: Donostialdea Turismo lankidetzarako erakundea.