Hip Hip UrriUrrian Sagardoetxeak “Hip Hip Urri!-October Children” proiektuan parte-hartuko du 6 eta 14 urte bitarteko haur eta gazte eta beren familiaei zuzenduriko jarduerarekin: Sagardoetxeako bisita eta sagar muztioaren elaborazioa.

Hala, bisitariek Sagardoetxeako bisita egingo dute eta gainera, sagar muztioaren elaborazio prozesuan parte hartzeko aukera izango dute: sagarrak kizkiarekin bildui, pisoiekin txikitu, prentsatu eta egindako muztioa dastatu. Helduek, sagardoa dastatzeko aukera ere izango dute. Jarduera dohakoa da haurrentzat eta helduen prezioa 4€-koa da pertsonako.

Hauek dira jardueraren egunak eta ordutegiak:

Urriak 5, 12, 19 eta 26, larunbata:

– 16:00-17:00 Sagardoetxeako bisita eta sagar muztioaren elaborazioa EUSKARAZ.

– 17:00-18:00 Sagardoetxeako bisita eta sagar muztioaren elaborazioa GAZTELANIAZ.

Urriak 6, 13, 20 eta 27, igandea:

– 11:00-12:00 Sagardoetxeako bisita eta sagar muztioaren elaborazioa EUSKARAZ.

– 12:00-13:00 Sagardoetxeako bisita eta sagar muztioaren elaborazioa GAZTELANIAZ.

Jarduera honetan parte-hartzeko, aurrez erreserba egitea beharrezkoa da: Telf.: 943550575 / E-mail: info@sagardoetxea.com.

Holandan sortutako proiektua

October Children 2011. urtean jaio zen Drenthen (Holandan), eta orduz geroztik etengabe hazten joan da, bai hiritarren partaidetzari dagokionez (joan den urtean, Holandan, 100 erakundek eta 15.000 familiak hartu zuten parte), baita proiektura gehitzen joan diren herrialdeei dagokionez ere. Horri esker, azken urteotan Holandan kultura-kontsumoa % 70 hazi da.

Horregatik, proiektuak interesa piztu du beste herrialde batzuetan. Hala, Berlinek 2012an ospatu zuen October Children, eta 2013an Rigan (2014ko Europako Kultura Hiriburua) eta Donostian egingo dute.

Donostia 2016k ideia bere egin zuen eta Ikertze Kultur Elkartea izan da -Kultur Hiriaren bulegoaren bitartez- ekimena sortu eta kudeatzez arduratu dena. Ikertze irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta 30 urtetako esperientzia du hezkuntza proiektuen garapenean.

2020. urterako 15 hiri gehiagok parte hartuko dutela aurreikusten da eta, hala, urria Kultura eta Haurtzaroaren Nazioarteko Hilabetea bilakatuko da.