Ilarra protagonista izango da maiatzaren 15-19a bitartean Astigarragan ospatuko den II. Ilarraren Jardunaldian eta beste urte bat gehiagoz, Sagardoetxeak maiatzaren 19an Astigarragako Foru Plazan ospatuko den Euskal Herriako produktuen azoka berezian parte-hartuko du.
Aurreikusitako egitaraua honakoa da:
– Maiatzak 15 eta 16, asteazkena eta osteguna: Bisita guidatuak. Murgia jauregiko lorategira bertan ereindako 14 ilar mota ikusteko.
– Maiatzak 16, osteguna: 18:00etan: “Hazitik lorera” mahai ingurua Iñaki Azkona, Maïté Legendarme eta Iban Sabalzarekin Kultur Etxean. 19:00etan: Ilar-pintxoak Astigarragako tabernetan.
– Maiatzak 17, ostirala: 17:00etan: Bisita gidatua eta ilar biltzea Murgia jauregian. 18:00etan: “Baratzetik koilarara” mahai ingurua Naiara Arnadillo eta Miguel Muñagorrirekin eta ilar dastatzea Roxario jatetxean. 20:00etan: Ilar menua Astigarraga jatetxeetan.
– Maiatzak 18, larunbata: 11:00etan: Kontzejupetik abiatuta Astigarragako baratzen bisita, ilar biltze eta aletzea.
– Maiatzak 19, igandea: 10:00etan: Azoka. Ilar, barazki eta bestelako produktuak salgai, ilar-pintxoen dastatzea eta haurrek ereindako ilar landareen erakusketa.
Egun berean, Goldea Herri Kirol Batzordeak antolatuta “Gizon proba” ospatuko da Astigarragan eta 22 gaztek 3.200 kiloko harria arrastan eramatea bilatuko dute.