gse-jpgBadira bisitari eta turistei bisita gidatuak egiteko euren ateak irekitzen dizkieten sagardotegiak, eta pixkanaka pixkanaka, geroz eta sagardotegi gehiago dira ekimen honetan parte hartzen eta sagardoaren kulturako esperientzia turistikoak eskaintzen dituzten sagardotegiak.

Gaur goizean Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak “Sagardoaren ibilbidea” eskaintza aurkeztu du. Gipuzkoako 10 sagardotegiek osatzen dute ekimen hau eta bisita gidatuak eskainiko dituzte beraien instalazioak, historia, sagardoaren elaborazio prozesua, etb… erakusteko.

Horien artean Calonge, Oiharte, Ola eta Petritegi sagardotegiek jada bisita gidatuak eskaintzen dituzte. Aburuza, Añota, Bereziartua, Iparragirre, Satxotak eta Zabalak aldiz, urtarriletik aurrera zabalduko dituzte bisita gidatuetarako ateak.