cata__19_-jpgGasteiz-en abenduaren 6-9 bitartean ospatuko den Ardoaraba Azokak esperientzia enogastronomiko eta turistiko paregabea bizitzeko aukera eskaintzen du.

Abenduaren 7an Euskadi Gastronomika erakustaldia ospatuko da, produktu eta esperientzia turistikoak dastaketa ezberdinen bidez sustatzeko turismo enogastronomikoko jarduera.

Lehendabiziko jarduera 11:00 eta 12:30 bitartean ospatuko da eta gastronomia aldetik erakargarriak diren 3 eskualdetan oinarrituko da: Goierri, Urola Kosta eta Tolosaldea. Lehendabizikoan parte-hartzaileek Idiazabal gazta eta sagardoa uztartzeko aukera izango dute; Urola Kostak Kantauriko kontserbarik onenak txakolinarekin dastatzeko aukera eskainiko du eta Tolosaldeak teilak eta zigarrotxoak Arabar Errioxako ardoarekin dastatzeko aukera eskainiko du.