Euskadi GastronomikaIisabel MuelaEuskadiko Turismo Gastronomikoko Produktu Klubaren marka da. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuek eta eskualdeek osaturiko sarea da, eta guztiek beren helmugetan enogastronomiarekin loturiko enpresa eta zerbitzuen borondatezko parte-hartzea inplikatzen dute.

Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak bultzaturiko ekimena da, eta horretan ari da lanean 2011z geroztik, produktu turistiko bat eratzeko lurraldearen berezitasun eta kalitate gastronomikoan oinarrituta, enogastronomiaren arloan Euskadik duen posizionamendua finkatzeko, eta gastronomiak bultzatuta bisitari kopuru handiagoa erakartzeko, turismo-kudeaketaren alderdi guztiak optimizatuta.

Iturria: http://www.irekia.euskadi.net